En direct
'Ea goiz den' izeneko sei minututik gorako abesti batek ematen dio hasiera 'Burdin gozoa eta arrabioa' diskoari. «Mahai gainean jarri ditugu egiten dakizkigun gauza desberdinak; gure 'bohemian rhapsody' txikia da» esan digu Beñat Antxustegik abestiari buruz.
«Kantan jotzen dituen lagun koadrila bat gara, gu garena kondensatzen saiatzen gara». Horrela deskribatu du Beñatek proiektua. Asmoa bete dute,gGoxotasuna eta nortasuna dario lanari.
Amets Aranguren, Jone Laspiur, Paxkal Irigoyen, Kattalin Ezkerra... hainbat artista gonbidatu dituzte diskoa osatzeko, eta Iñigo Irazokirekin grabatu dute. Bidelagun ezinhobea izan da prozesu honetan. «Bere iritzia ematen du, esan beharrekoak esaten dizkigu, baina nahi duguna egiten uzten digu» esan digu 'Txustak'.
'Zu Gabe III' abestiko letrak dio: «Merezi al du abesti bat egiteak? erre naiz iada», baina galdetu diogu musikariari ea merezi duen ala ez, eta baietz esan digu.


