En direct

Hegoi Belategi
Entrevue
Erik Etxart
Seaskako hiru lehendakarikideetako bat

«Urteak pasa dira eta ikasleen hizkuntza eskubideak ez dira aitzinatzen»

Baionako Xaho kaian manifestazioa abiatuko da larunbat honetan Ipar Euskal Herriko ikasleek Baxoa euskaraz egin ahal izateko eskubidea aldarrikatuz. Promesak eta borondate aldaketa bileretan bai, baina urteak aurrera egin ahala aldaketarik ez dela izan salatu du Seaskako Erik Etxartek. 

Audio_placeholder

«Urteak pasa dira eta ikasleen hizkuntza eskubideak ez dira aitzinatzen»

Loading player...
Erik Etxart Seaskako hiru lehendakari kideetako bat, artxiboko irudi batean
Erik Etxart Seaskako hiru lehendakari kideetako bat, artxiboko irudi batean (Patxi BELTZAIZ)

Urte luzez, guraso, irakasle eta ikasleek Seaskaren aldeko parioa egin dute, euskarazko murgiltze eredua eguneroko praktikaren bidez eraikiz. Orain, borroka horren mugarri erabakigarri baten aurrean gara: baxoa euskaraz ala ez.

Seaskatik larunbat honetan, denak Baionara joateko deia zabaldu dute: «15.00etan, Xaho kaian, belaunaldi berriei zor zaien eskubidea oihukatzeko: baxoa euskaraz, orain». Erik Etxart Seaskako lehendakari kideetako batek oinarrizko ikasleen eskubideez ari direla esan du: «Parisen entzun dugu gure hautestsien bidez jarrera aldatu zela, baina urteak pasa dira eta uste dugu ez dela aitzinatzen. Jarrera aldatu bada, borondate hori ekintzetan ikusi nahi dugu. Prest gara mintzatzeko adminstrazioarekin, entzun gaituztela esaten digute eta horren alde direla, baina ez dira gauzak aldatzen». 

Baxoa oso garrantzitsua da ikasleentzat, unibertsitatera sartzeko hautaproba. Ikasketak euskaraz egin ondotik datozen urteetako ikasketak baldintzatzen ditu, erabat. Frantsesez egitera behartzeak, bistan da, eragina du ikasle horiengan. 

Jaurlaritza Logoa