En direct

NAIZ irratia

Esku pilota hankaz gora

Salda badago! Baikok ASPEren kontrola hartzeak esku pilotaren egitura hankaz gora jarri du. Monopolioaren beldurra, pelotarien etorkizuna eta txapelketen norabidea mahai gainean jarri ditugu aste honetako irrati-tertulian, iritzi eta zalantza guztiekin.

Audio_placeholder

Esku pilota hankaz gora

Loading player...
Fernando Vidarteren prentsaurrekoa, Inaxio Errandorenaren alboan, Aspe pilota enpresak izan duen jabetza aldaketa azaltzeko.
Fernando Vidarteren prentsaurrekoa, Inaxio Errandorenaren alboan, Aspe pilota enpresak izan duen jabetza aldaketa azaltzeko. (Jon URBE | FOKU)

Baikok ASPEren kontrola bereganatu izanak eztabaida handia piztu du esku pilotaren munduan. Enpresen arteko oreka, pelotarien egoera eta txapelketen etorkizuna kolokan jarri dira, eta mugimendu honek ondorio sakonak izan ditzake epe motz eta ertainera.

Ez da, ordea, egunotan izan dugun albiste bakarra. Izan ere, Kirolaren Arbitraje Auzitegiak Espainiako Pilota Federazioak Euskadiko Euskal Piota Selekzioaren ofizialtasunaren aurka jarritako helegitea deuseuztatu duela ere jakin dugu, eta honen inguruan ere aritu gara Katedrako lagunekin hizketan, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko pilotarien egoera ere mahai gainean jarriz.

Txapelketari dagokionean, noski, Katedrako gure kinielak egin ditugu, bihar bertan, hitzodu biokoitzarekin abiatuko den 11.en jardunaldiaren inguruko iritziak eta aurreikuspenak plazaratu ditugu, eta ligaxka amaitzen doan honetan arriskatzen hasteko beharra ere agertzen doa batzuen artean. Bigarren saria ere banatuta, beste bat jokoan asteburu honetan!

Jaurlaritza Logoa