En direct

Gaurko tertulian, elikagaien hozketa eta izozketa seguruaz hitz egin dugu Ainhoa Aierdi 'Sasoituz' zentroko kirol nutrizionistarekin. Zein elikagai joan behar den hozkailuan eta zein izozkailuan, zenbat denbora gorde daitezkeen eta nola mantendu fresko eta seguru azaldu digu. Gainera, hozkailuaren eta izozkailuaren gehieneko edukiera, giro-tenperatura egokia eta elikagaiak modu ordenatuan antolatzea ere landu ditugu, kutsadura gurutzatua saihesteko.


