En direct

Lander Martinez
Entrevue

Cabezon de Etxuri Bizirik plataforma sortu dute, Etxauriko bailararen defentsarako kolektiboa

Sarbilen planteatzen ari diren makroproiektu energetikoen aurka antolatzeko sortu dute Cabezon de Etxauri Bizirik plataforma. Salbilen goialdean 62 hektareako fotovoltaikoa eraiki nahi du enpresa pribatu batek Etxauriko Udalaren laguntzarekin.

Audio_placeholder

Cabezon de Etxuri Bizirik plataforma sortu dute, Etxauriko bailararen defentsarako kolektiboa

Loading player...
Cabezon de Etxauri Bizirik plataformaren aurkezpena
Cabezon de Etxauri Bizirik plataformaren aurkezpena (Cabezon de Etxauri Bizirik)

Sortu berri den plataformako kideen ustez «makroproiektu honen plateamendua erabat okerra da». Katixa Urzaiz, plataformako kidea, NAIZ Irratian izan da, dituzten arazoen berri ematen.

Makroproiektu honen kudeaketa gardentasunik eta herritarren babesik egin dela salatu du Urzaizek, eta biztanleak honen aurka agertu direla azpimarratu du. Duela gutxi arte Etxauriko Udalak ere ez zuen proiketua begi onez ikusten, baina iritzi aldaketa egon dela salatu du, tartean baliteke interes ekonomikoengatik. 

Gainera, kontuan hartu beharra dago, Sarbil, proiektua burutuko den mendia, paisaia berezi gisa onartutako ingurune natual babestu bat dela. Urzaizek bailarako pertsonentzat leku honek duen garrantzia berretsi du.

Jaurlaritza Logoa