En direct

Josu Cascan, Aitor Castillo, Aitzol Hidalgo eta Egoitz San Martin dira Slide taldea osatzen duten musikariak. Sei abestiz osatutako debuteko EPa plazaratu dute duela aste gutxi ‘Agur’ deiturikoa eta, Durangoko Azokan eskuratzeko moduan izango dute edizio fisikoa Musika Zuzeneanen erakusmahaian.
Hardcore melodikoa, tempo erdiko epika eta emo ukituko doinuak, armonia kuriosoak eta akorde zorrotzak. Hori dena eta goxotasuna ere baditu Slidek bere estreinako lan honen barruan. Bi kolaborazio ere bai, Juanjo Berasainek hartu baitu parte ‘Zalantzak’ kantuan eta Yerai Gasconek ‘Anekdotak’ abestian.
Hitzetan, berriz, erlazio toxikoez, zapalduak zapaltzailea mendekatzeaz, zoriona bilatuz bizitzan izan ditzakegun galerez, bizitzan aurrera egiteaz edota bizitzan bertan dena ez dela erreza aipatzen digute. Esanda bezela, emozioetan eragietako nahia nabari zaien doinuei hitzak ere parean jartzen saiatu dira.
Aitzol Hidalgo taldekidea eta Victor Sanchez soinu-ingeniariaren artean grabatu dute diskoa eta zuzenekoak eskaintzen ere ari dira. Aste honetan bertan, hilaren 5ean, Ermuako Kirikato tabernan izango dira, eta, hurrengoan, abenduaren 13an, Azpeitiko Sanagustin aretoan, Indabe eta Miniño taldeekin batera. Goiko aldean duzue MusikHaria saiora egin zuten bisitan diskoari buruz esandakoak entzuteko aukera.



