En direct

Bigarren Kafea

«Eskuak elementu zentralak izan dira letretan, asko esaten dute pertsonen inguruan»

Hondora bikoteak ostiralean kaleratuko du lehen diskoa: 'Hondoratu eta azalera irten'. 

Audio_placeholder

«Eskuak elementu zentralak izan dira letretan, asko esaten dute pertsonen inguruan»

Loading player...

Ibai Gallardo eta Elisa Bayonak Psikologia Gradua egiten ezagutu zuten elkar. Zortzi urte hauetan, metamorfosi prozesu ederra bizi izan dute, tabernetan bertsioak jotzen hasi, eta lehenengo diskoa osatzeraino. Ostiral honetan argitaratuko dute 'Hondoratu eta azalera irten' lana.

«Prozesu luzea izan da, pentsa, Ibai tabernetara jotzera joateko konbentzitzea urtebeteko lana izan zen» kontatu digu Elisak. Baina lortu zuen. «Lotsa asko ematen zidan, baina gaur egun asko eskertzen diot hainbeste borrokatu izana» aitortu du Ibai kideak.

Doluari buruzko abestiak, Ibairen amona Manuelari eskainitako bat, eta entzuleak erantzuteko galdera ugari. Zauri asko landu dituzte zortzi kantetan.

Bi abesti eskaini dizkigute Bigarren Kafean.

 

Jaurlaritza Logoa