En direct

NAIZ irratia

Lesioen iraupena: egituraren arabera aldatzen da?

Zerk baldintzatzen du sendatze-prozesua? Zergatik irauten dute batzuek gehiago? Mikel Mendioroz fisioterapeutarekin izan gara lesioen iraupenaz eta zergatik diren horren ezberdinak lotailu, tendoi eta giharretan.

Audio_placeholder

Lesioen iraupena: egituraren arabera aldatzen da?

Loading player...
Ximo Navarro min hartuta Alaves eta Villarealen artekoan.
Ximo Navarro min hartuta Alaves eta Villarealen artekoan. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Lesio batek egun batzuk edo hilabeteak iraun ditzake… baina zergatik? Gaurko tertulian Mikel Mendioroz fisioterapeutak lagundu digu gorputza hobeto ulertzen: giharrek, tendoiek eta lotailuek ez dute berdin erantzuten, eta horrek guztiak azaltzen du zergatik diren sendatze-prozesuak hain ezberdinak.

Halaber, hitz egin dugu zerk egiten duen lesio bat iraunkorra: kargaren kudeaketa desegokia, berriz hasteko presak, adinak edo ohitura txarrek sendatze-prozesua luzatu dezaketela. Tendoi-lesioak, lotailuak eta gihar-lesioak bereizten dituzten ezaugarriak argitu ditugu, baita tratamendu eraginkorrenak zeintzuk diren ere.

Prebentzioari begira ere jarri gara: nola kudeatu kargak, zer rol duen indar entrenamenduak eta nola identifikatu benetan prest gauden unea. Gorputzak bere erritmoa du, eta hori errespetatzea da lesio iraunkorrik ez izateko gakoetako bat.

Jaurlaritza Logoa