En direct

Malen Frantsesena Arnaiz

«Kontzertu berezi bat, non omenduko dugun Isidro Larrañaga Beloki, baina baita gure burua ere»

45 urte dira Isidro Larrañaga akordeoi orkestra sortu zenetik, eta urteurrena baliatu nahi izan dute omenaldia egiteko. Honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan dira, Isidro 'Isitxo' Larrañaga, Isidro zenaren semea eta egun orkestrako zuzendaria dena, eta Iñigo Asensio, orkestrako kidea.

Audio_placeholder

«Kontzertu berezi bat, non omenduko dugun Isidro Larrañaga Beloki, baina baita gure burua ere»

Loading player...
Isitxo Larrañaga eta Iñigo Asensio
Isitxo Larrañaga eta Iñigo Asensio (NAIZ)

45 urte dira Isidro Larrañaga akordeoi orkestra sortu zutenetik. 1980. urtea zen eta ordurako Isidro Larrañaga Beloki soinujoleak ibilbide oparoa osatua zuen instrumentista lanetan. 1975ean sortu zuen oraindik bere izena daraman musika eskola eta 5 urte beranduago nazioartean Tolosako herriaren izena eraman eta loria dastatu duen orkestra. Haren eskolak jasotakoak dira mende erdi honetan orkestratik igaro diren akordeonista ia guztiak. Larrañaga hil zela 3 urte beteko dira abenduan eta orduz gertoztik buruan izan duten omenaldia egiteko unea zela pentsatu dute.

Egun 18-50 urte bitarteko 25 bat kidek osatzen dute taldea. Urteurrenerako 50 musikari inguru elkartuko dira. Oholtzan egungo orkestra izango da, baina baita urteotan guztietan bertatik igarotako beste hainbat kide ohi ere. 

Kontzertua azaroaren 7an izango da, 20:00tan, Leidor aretoan.

«Kontzertu berezi bat, baina finean kontzertu bat. Non egongo diren osagai berezi batzuk, non omenduko dugun Isidro Larrañaga Beloki, gu denon maisu izandakoa. Eta era berean uste dut gure burua ere omenduko dugula».

Jaurlaritza Logoa