En direct

«Kantu honekin entzutean oso argi ikusten nuen ipuinaren estruktura» dio Nere Gabantxo ilustratzaileak. Itoiz taldearen 'Hegal egiten' abestia ipuin bilakatu nahian dabil.
Euskal kultura eta rock klasikoaren doinuak haurrei hurbiltzeko aukera eskaintzea du helburu: «Uste dut aukera berezia dela bi belaunaldi desberdin konektatzeko».
Arrosa Sareko Zebrabidea saioan izan da Nere eta proiektuaren nondik norakoak azaldu ditu. Proiektua aurrera atera ahal izateko crowdfunding bat jarri du martxan, Itsulapikoa plataforman. Bertan, ekarpena egiten dutenek lehen edizioaren finantzaketan laguntzeko aukera izango dute, bai ipuina eskuratuz, bai eta bestelako ordainketa-planen bidez ere. Guztia behar den moduan badoa, laster izango ditugu euskal musikako abesti ezagunen bertsio literarioak.


