En direct
Urriaren amaieratik azaroaren 2ra arte, Mexiko aldare, lore eta eskaintzaz betetzen da. Guk Gau Beltza ospatzen dugun bitartean, Mexikon Hildakoen Eguna ospatu berri dute. Izan ere, tradizioak dio egun hauetan hildakoek Mictlán zubia zeharkatzen dutela familiekin elkartzeko.
Indigenek, hala nola mixtekek, texcocanoek, zapotekek, tlaxcaltekek, totonakek eta herrialdeko beste herri batzuek, erritual ugari egiten zituzten hildakoak gurtzeko eta ohitura hori gaur egunera arte luzatu da. Horrela, paradoxikoa dirudien arren, heriotza bizitzaren sinbolo bilakatzen da.
Iñaki Lasa Etura euskal kazetaria Mexikon bizi da eta handik kontatu digu nola bizi izan dituen egun hauek, lehenengoz.


