En direct

Iñaki Arratibel kirol medikuak ekarri dizkigu zeintzuk diren akats ohikoenak kirola egiten hastean. Kirol medikuaren arabera, helburua zehaztean dator lehen arazoa, beraz, helburuak zentzuz ipini behar dira, adina eta osasuna kontuan harturik, noski.
Atsedenak ere garrantzi handia du lehen fase honetan, atseden aktiboa deritzona batez ere. Zertan datza atseden aktiboa? Arratibelek kirol tertulian azaldu digu. Halaber, indarra hobetzean dago beste gakoetako bat, masa muskularra zaindu beharra dago, beraz. Zein akats egiten dituzun, edo kirola modu osasuntsuan hasteko gogoa baduzu, Iñaki Arratibelek zenbait gomendio eta irakaspen eman dizkigu aste honetako kirol tertulian.


