En direct

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Modernitateari uko egiten dion Puntu Takoma talde nafarrak estreinako diskoa kaleratu du

Bikotean rocka sartzea geroz eta ohikoagoa bihurtzen ari da Euskal Herrian eta horren adibide da Puntu Takoma, nahiz eta eta orain zuzenekoetan taldean arituko diren. Asier Etxeberria Munarrizek abiatutako proiektuari Nestor Aranguren Lesakak jarri dio erritmoa eta ‘Ez gara modernoak’ sortu dute.

Audio_placeholder

Modernitateari uko egiten dion Puntu Takoma talde nafarrak estreinako diskoa kaleratu du

Loading player...
Bakarka hasi, bikotean grabatu eta laukotean aurkezten ari dira Puntu Takoma taldearen musika.
Bakarka hasi, bikotean grabatu eta laukotean aurkezten ari dira Puntu Takoma taldearen musika. (PUNTU TAKOMA)

Hamar kantuz betetako debuteko diskoa da ‘Ez gara modernoak’, Puntu Takoma talde nafarraren lehen lana. Kantuak sortu eta kanpora ateratzeko beharretik Asier Etxeberria Munarrizek dei egin zion Nestor Aranguren Lesakari. Ideia bat buruan eta horri tiraka sortuta daude kantuak, modernitateari uko egin eta hortik abiatzea guztia. 

90etako musikari aldarria egiten dion abestia da diskoari izena ematen diona, aldarrikapenez josita eta eszenari buruzko argazki propioa osatzen duena. Ainhoa Garcia Bengoa entzun daiteke koroetan, egun taldeko parte bihurtu dena Gorka Padrones bermeotarrarekin batera. Musikkii estudioetan grabatu dute diskoa Adrian Vallejo Salvatierrarekin eta Mikel Bidarrauzagak egin die diskoaren diseinua.

Gitarra efektuak zenbat nahi beste entzun daitezke diskoan, fonetikarekin jolasean eta melodikotasunari muzin egin gabe. Eszenari kritika egiteaz gainera, matxismoari, izaera kolektiboaren eta norbanakotasunaren arteko talkari, klase borrokari, kapitalismoari, bizitzak daraman erritmoari eta bakardade kolektiboari buruz hitz egiten digute haien abestietan. Guztia, ekoizpen oso zainduarekin.

Zuzenekoak ere abian dituzte eta berriak ere etorriko dira. Bitartean, xehetasun guztiak ezagutzeko aukera duzue Asier Etxeberriak MusikHaria saioan izandako elkarrizketan azaldu baitzituen guztiak. Modernotasunik ez, baina kalitatea zenbat nahi beste Puntu Takomak.

Jaurlaritza Logoa