En direct

Bigarren Kafea

«Gazteen hizkuntzara moldatzen ez bagara, eragiteko aukerak galduko ditugu»

2009tik abian den Beldur Barik programaz aritu gara Bigarren Kafean. Aurtengo lehiaketarako bideoak aurkezteko epea zabalik dago azaroaren 9ra bitartean eta proiektuari buruz aritu gara Parean elkarteko Miren Lanzekin eta Emakundeko teknikari den Naiara Lealekin.

Audio_placeholder

«Gazteen hizkuntzara moldatzen ez bagara, eragiteko aukerak galduko ditugu»

Loading player...

Gazteak emakumeenganako indarkeriaren aurrean kontzientziatzea du helburu ekimenak eta horretarako baliabide ezberdinak erabiltzen ditu. Horietako bat da bideo lehiaketa eta bakarka edo taldeka aurkeztu daitezke gehienez hiru minutuko iraupena izan dezaketen bideoak. «Formatua bat dator lehiaketaren helburuarekin» Parean elkarteko Miren Lanzek esan duen moduan.

Zentzu horretan, gazteek gaur egun erabiltzen dituzten tresnetara egokitzen asmatu behar izan du Beldur Barikek. «Edo egokitu eta beraien hizkuntzara moldatzen gara, edo eragiteko aukerak galduko ditugu» Lanzek aitortu duen moduan.

Erakundeen elkarlana ere egitasmoaren beste ardatzetako bat da eta herri mailako entitateetatik Emakunde edo Eusko Jaurlaritzara bezalako erkidego mailako erakundeetara zabaltzen da. Emakundeko Naiara Lealek aitortu duen moduan, «Hezkuntza komunitatea, udalak eta beste eragileek pisu handia dutela erakutsi digu Beldur Bariken ebaluzioak».

Beldur Barikek gazteen kontzientziazio horretan izan duen eraginaz galdetuta hausnarketa hauxe utzi digu Lanzek. «Azken urteetan neskatoen artean ahalduntze izugarria egon da, baina mutilen artean blokeo egoeran gaude, erresistentziatik agian; gakoa hor dago, nola landu gai hauek mutilekin, ez delako nesken kontu bat soilik».

Entzun Miren Lanz eta Naiara Lealekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa