En direct

Malen Frantsesena Arnaiz

«Nolakoak izan ziren zuen hasierak?»

Hasi da Zebrabidearen, Arrosa Sareko magazinaren, denboraldi berria. Eta horrekin batera hasi da, betiko saioen errepasoetatik haratago, bertsolaritzaz mintzatzeko tartea. Astelehenero gurutzatuko dute Zebrabidea, Irantzu Idoate eta Ekhiñe Zapiain bertsolariek. Lehenengo saioan hasierez aritu dira. 

Audio_placeholder

«Nolakoak izan ziren zuen hasierak?»

Loading player...
Irantzu Idoate eta Ekhiñe Zapiain
Irantzu Idoate eta Ekhiñe Zapiain (ARROSA)

Bertsolaritzaz asko hitz egiten da, baina beti doinuez, errimez, neurriez, gaiez edo des-gaiez hitz egiten da. Zebrabidean bertsozaleak gara, eta horregatik, bertsolaritzaz arituko gara astelehenero, baina ez beti hitz egiten den moduan. Horretarako Ekhiñe Zapiain (Bera 2002) eta Irantzu Idoate (Hazparne, 2005) izango ditugu bidelagun.

Denboraldiko lehenengo saioaren aitzakia baliatuta, edo hobe esanda denboraldiaren hasiera aitzakiatzat hartuta, hasierez aritu gara. Bertsolaritzarekin lehenengo harremana, lehenengo bertso txapelketa, lehenengo oholtzaratzea... hori eta askoz gehiago Zebrabideako Bertso Kontutan atalean.

Jaurlaritza Logoa