En direct

Ostiral honetan egin du publiko Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak hilabete hasieran Espainiako egoeraren inguruan egindako saioaren balorazioa jasotzen duen txostena. «Zartakoa» izan da Madrilentzat, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiaren ustez.
NAIZ Irratiaren galderei erantzunez, GEBehatokiko Iratxe Urizarrek gogora ekarri du uztaileko saioan adituek erakutsi zuten harridura, «benetan tortura preskribatu egiten dela?» galdetzen zieten espainiar ordezkariei NBEko adituek.
Ostiral honetan ezagutu dugun txostenean torturaren preskribaezintasuna eta zigorgabetasuna ahalbidetzen duten legeak bertan behera uztea eskatu du, besteak beste, NBEko Giza Eskubideen Batzordeak. Euren lanean babes garrantzitsua suposatzen duela nabarmendu du Urizarrek.





