En direct

Donald Trumpen hankapean jarri NATOko kide guztiak, eta magnate estatubatuarrak nahi bezala Barne Produktu Gordinaren %5 «gerraren aliantzara» bideratzea erabaki dute azken bileran. 'Gerrarik Ez' taldeko kide Eneko Gerrikabeitiak albiste «oso txarra» dela uste du. NATOren eginkizuna egun AEBrentzat «beso armatu» gisa aritzea dela uste du, Txina hegemonikoki mehatxua dela kalifikatu eta ekialdera eta beste herrialdetara ari dela hedatzen. Horretarako, herritarren dirua erabiliko dutela salatu du, gainera.
Gerrikabeitiak ohartarazi du Trumpek nazioarteko giza legeak 'target' moduan erabiltzen dituela, botere militarrarekin «enperadore gisa» aritzen dela edozein herrialde gutxietsiz.
Beldurra eta industria militarra
Hedabide nagusiek terrenoa prestatu eta beldurraren mezuarekin segurtasuna bermatzeko industria militarra sustatu nahi dela ohartarazi du 'Gerrarik Ez!' taldeko kideak. Armagintza industria aukera ona dela erakundeek zabaltzen duten honetan, Gerrikabeitiak uste du hori ez dela zergatik horrela izan: «bakezaleak gara, aurrekontuak behar dira giza eskubideak bermatzeko eta armagintzari ezetza esateko. Jaurlaritza Zedarriak deituriko foroaren bidez saiatzen ari da aurrekontuak armagintzara bideratzen. Horren kontra gaude».
Asteazkeneko elkarretaratzeak arrakastatsuak izan dira. «Armagaintzaren kontra zehar-lerroa» behar dela uste du.


