En direct

Muntaketa lanak amaitzen erantzun dio NAIZ irratiari Imanol Etxebarnek. Prest dute ia dena leloak dioen moduan 'Lurraren (h) erritmoa' martxan jarri eta beste besta eredu desberdin bat sustatzen. Etxebarneren esanetan, festibalak herria du oinarrian, laguntzaileak. Aitzitik, lurretik egiten den festibala da, Ipar Euskal Herrian duten erronketako bat laborantza lurren artifizializazioa da eta etxebizitzaren espekulazioa. Horri aurre egiteko jaialdia da, nolabait.
Saiatzen dira antolatzen dituzten ekitaldi edo musika taldeek eredu parekide bat sustatu dezaten, hausnarketa eta eztabaida politikoek jendarte eredu berri bat ernaltzen. Hala, «hiru egunetako burbuila» hori beste herrietara zabaltzen saiatzen dira urte osoan.
Egunean zehar, goizetik iluntzera arte plazan urrurik izango dira ikusgarriak. Pentzeak hartuko du ondoren protagonismoa. Irisarritik iaz etorri ziren Arberatzera, eta egitura berbera izango du, betiere arberaztarren kezka eta eskariak asebete ondoren.
Laguntzaile falta dute oraindik iganderako, batik bat; eta, horretan laguntzeko deia egin du Etxebarnek.


