En direct

Maitane Azpiroz eta Nerea Oreja, Iruñeko Arbola Fest-en

Arbola Fest abian da Iruñean ekainaren 11tik 15era. Artea eta ingurumena uztartuz nazioarteko artistek parte hartuko dute, baita hainbat nafarrek ere, tartean Maitane Azpirozek eta Nerea Orejak.

Audio_placeholder

Maitane Azpiroz eta Nerea Oreja, Iruñeko Arbola Fest-en

Loading player...
Arbola Fest, hirugarren edizioaren kartela
Arbola Fest, hirugarren edizioaren kartela (Arbola Fest )

Abian da Arbola Fest Iruñean, ekainaren 11tik 15era hainbat disziplina ezberdinen bidez uztartuko dira artea eta ingurumena. Arte biziak, espazio publikoetan interferentziak, erakusketak, topaketak eta hitzaldiak eramango dira aurrera hirugarren edizio honetan. 

Bost  herrialdetako artistek eta dibulgatzaileek parte hartuko dute festibalean, horietatik batzuk nafarrak. Arte Bizietan proposamen bana plazaratuko dute Arbola Festen Maitane Azpirozek eta Nerea Orejak, biekin jarri dugu hitzordua. 

Maitane Azpiroz dantzari eta trapezistak  'Zumahu' ikuskizunaren working progress bat erakutsiko du larunbatean Aranzadin, arbol baten bueltan sortutako dantza esplorazioa.  Nerea Orejak eta Markos Viellas 'Basoa' txontxongilo obra bitan egingo dute jendaurrean, Contesbales jauregian, gazteleraz eta euskaraz. Oreja arduratuko da txontxongiloei bizitza emateaz eta zuzeneko musika eta soinua Markos Viellasen esku geratuko da dolua lantzen den obra honetan.

 

 

Jaurlaritza Logoa