En direct

Musika industriak markatzen dituen erritmo eta kanonetatik urruntzen saiatzen da Ødei bere kantugintza eta sortze prozesuan. Hala, hamabost kantuz osatutako diskoa da ’Goizegi hiltzeko’ lana, drillaren eta raparen unibertsoan kokatu dezakegun diskoa, nahiz eta hip-hopetik ere edaten duela esan dezakegun.
Edukiz betetako kantuak dira, hitzetan zorrotz dabilena beste behin ere lapurtarra. MusikHaria saioan aztertu genuen abestiz-abesti diskoa eta hemen duzue orain hori entzuteko aukera. Zuzenean entzutekoa ere bai, Gasteizen eta Barañainen ostegun eta ostiralean, apirilaren 10 eta 11n. Atzetik etorriko dira Baigorri, Bilbo, Atharratze, Atarrabia, Hendaia eta Donostiako aretoetako kontzertuak ere.




