En direct 07:00h - 12:00h

Asteburuko Haria

12:00h - 13:00h

Kontatzera Noazu

Eli Pagola eta Andoni Rekondo

13:00h - 14:00h

Bideokluba

Maite Bidarte

NAIZ Irratia

«Kontsumitzaileen Estatutua eta formakuntzaren areagotzea», erreklamazioen gorakadaren gako

2024ko balantzea egin du Kontsumobidek. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jasotako erreklamazio datuen arabera, %10eko igoera izan dute horiek. Deigarria da hipotekekin zerikusia duten eskaerek, bereziki, gora egin dutela. Kontsumobideko kide den Ibon Rodriguez izan da NAIZ irratian.

Audio_placeholder

«Kontsumitzaileen Estatutua eta formakuntzaren areagotzea», erreklamazioen gorakadaren gako

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Pertsona bat internet bidez erosten.
Pertsona bat internet bidez erosten. (Gari Garaialde | FOKU)

Ia 47.000 erreklamazio egin zituzten iaz Euskal Autonomia Erkidegoan. Esan beharra dago Kontsumobidek artatzen dituen erreklamazioen gehiengoa bitartekaritzaren bidez konpontzen dela, enpresa eta kontsumitzaileen artean.

Esanguratsua ere bada 2024an Kontsumobidek 447 espediente ireki zituela eta, osotara, 1,7 milioi euro ordaindu behar izan zitzaiela kontsumitzaileei.

Erreklamazio kopuruetan igoera handia egon da, %10ekoa, zehazki. Batez ere, bankuekin zerikusia dutenek egin dute gora.

Emaitzok interpretatzeko, Kontsumobidetik Ibon Rodriguez izan dugu NAIZ Irratian.

 

Jaurlaritza Logoa