En direct 23:00h - 01:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

01:00h - 02:00h

Ad libitum

Lide Hernando

02:00h - 04:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

Bigarren Kafea

«Sortzea baino, bideak mantentzea da garrantzitsuena»

Azkenaldian gero eta gehiagotan entzuten dugu Trail Building kontzeptua. Mendian bizikletaz ibili ahal izateko bideak egokitzeari eman zaion izendapena da eta Alegian urteak daramatzate bideak egin eta zaintzen. Manex Balerdi eta Iñaki Altunak kontatu digute egiten dutena.

Audio_placeholder

«Sortzea baino, bideak mantentzea da garrantzitsuena»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Otsailean, garbiketa lanetan
Otsailean, garbiketa lanetan (Alegiako Mtb Enduro Zirkuitua)

Animaliek urratuko bideak izaten dira askotan lehen arrastoa ematen dietenak. «15 urte inguru daramatzagu Alegia inguruko mendietan bizikletan ibiltzeko bideak prestatzen. Askotan sasi artean galduta dauden bideak topatzen ditugu eta aitzakia horretan leku ederrak ezagutu ditugu». Garai bateko bideak berreskuratzen ere jardun dute.

Hasieran beraiek erabiltzeko bideak egin zituzten baina denbora gutxian zabaldu zen bizikleta zaleen artean Alegiako bideen berria. «Gipuzkoan legeztatu ziren lehen bideak izan ziren eta azkar hasi zen jendea bide horiek erabiltzen. Gutxi erabiltzen badira, bideak galdu egiten dira, baina gehiegizko erabilerak ere bideetan kalteak eragiten ditu». 

Zentzu horretan, duela aste batzuk auzolanerako dei bat egin zuten bideak txukuntzeko. «Gu geu ere harrituta geratu ginen. 50 lagunetik gora hurbildu ziren sare sozialen bidez egindako deialdira eta jendeari bere lanabesak ekartzeko esan behar izan genion, guk denentzako adina ez genuelako».

Entzun Manex Balerdirekin eta Iñaki Altunarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia. 

Jaurlaritza Logoa