En direct

2024an Euskal Herriko zinema komertzialetan izandako estreinaldi kopurua eta eskainitako filmen hizkuntza aztertu dute Pantailak Euskaraz kolektiboak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, ondorioa argia da: «Datuak ez dira batere baikorrak». Alex Aginagalderen hitzak dira, Pantailak Euskaraz taldeko kidea da bera eta «euskarazko ekoizpenetarako baliabide gehiago bideratu behar direla» adierazi du.
Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzetan igoera egingo dela iragarri du Aginagaldek. «Berri onak dira», baina euskal zinemak baliabide ekonomiko gehiago behar dituela nabarmendu du. Diruz harago, «legezko babesa behar du ere, euskaldunon hizkuntza eskubideak babestu behar baitira». Euskarazko ekoizpenei dagokionez, «urte oparoa» izan dela esan du. Izan ere, aurten euskarazko 6 film estreinatuko dira. «Inbertsioa baldin badago, jendeak erantzuten du».


