En direct

Herri Urrats maiatzean egingo da eta erronka bat dute aurten: Elgarrekin 5.000 baino erlezain gehiago izatea. 'Elgarrekin', hain justu, da aurtengo leloa eta gonbita luzatu dio euskal gizarteari ekarpena egin dezan. Koldo Rodriguez da Herri Urratseko koordinatzailea eta, haren hitzetan, «beharrak gero eta handiagoak» dira. Ipar Euskal Herrian Seaskaren garrantzia nabarmendu du: «Euskarak sekulako atzerakada izango luke Euskal Herriaren zatitxo honetan».
Lehenbiziko 25 erlazainak publiko egin dituzte, «euskal jendarteko 25 lagun» izan dira egitasmoa babestu duten lehenengoak. Parte hartu ahal izateko prozesua oso «erraza» dela dio Rodriguezek: «Nahikoa da Herri Urratsen webgunean sartzeaerekin, eta 10 euroko ordainketa egin behar da».


