En direct

NAIZ Irratia

«Galderak dira zer eta nola produzitu behar dugun hurrengo urteetan Euskal Herrian»

«Desegiten» ari den ehun industriala suspertzeko bidea, «integrala» den eta «langileen parte hartzea» bermatuko duen trantsizio ekosozialerantz urratsak ematea da, LABek berriki azpimarratu duenez. Asier Calderon sindikatuko ordezkariak eman du sindikatu abertzalearen ikuspegiaren berri.

«Galderak dira zer eta nola produzitu behar dugun hurrengo urteetan Euskal Herrian»

Loading player...
Asier Calderon LAB sindikatuko industria federazioko kidea.
Asier Calderon LAB sindikatuko industria federazioko kidea. (Naiz Irratia)

Euskal Herriko ehun industrialaren zaurgarritasuna areagotzen ari den honetan, LAB sindikatuak Lakuako eta Nafarroako gobernuen politika industriala aldatzea eskatu du, trantsizio ekosozialerantz aurrera egiteko, horretarako proposamenak eta bide-orri bat eskainiz. Egoera honen aurrean, gabezia nagusiak eta jasangarriak nahiz ekonomikoki bideragarriak diren irtenbide posibleak identifikatu behar direla adierazi du Naiz Irratian LAB sindikatuko industria federazioko ordezkari Asier Calderonek, «hainbat sektore produktibo birpentsatu beharko ditugu, modu integral batean. Galderak dira zer eta nola produzitu behar dugun hurrengo urteetan Euskal Herrian».

Lantoki ugari ixteko arriskuan dauden honetan, deslokalizazioen mehatxuaz ahaztu gabe, trantsizio ekosoziala ezinbesteko deritzo Calderonek, horretan «langileen parte hartzea» bermatuta egotea, prozesua «integrala» izatea eta era berean, «tokian toki eta sektorearen arabera» lan ildo zehatzak jasotzea.

Jaurlaritza Logoa