

En direct 23:00h - 01:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)
01:00h - 02:00h
Ad libitum
02:00h - 04:00h
Zebrabidea (errepikapena)

Bederatzi abestiz osatutako lehen disko bat kaleratu du Stoldak talde hondarribiarrak. Rock klasikoa, riff indartsuak, abiadura eta zikintasuna batzuetan, jostariago besteetan… Denetariko abestiak sortu ditu Stoldak taldeak. Mono Iraziren gidaritzapean grabatu dute diskoa Psilocyben bertan eta soinuz 90etako soinu horietara eramaten gaituztela ere esan daiteke.
Bizitzako gorabeheraz, euskararen aldeko aldarriak, mendekotasunaz… Halako kontuez hitz egiten dute kantuetan eta sorpresaren bat edo beste ere gordetzen du diskoak. Zuzenean ez dute aukera askorik izan momentuz diskoa aurkezteko, baina gogotsu daude horretarako ere. Erreferentzia interesgarria, beraz, Psilocybeko faktoriatik datorrena.