En direct

Ostegun honetan greba eguna dute Arabako egoitza pribatuetan. Dagoeneko 40 greba egun burutu dituzte. ELA eta LAB sindikatuek herrialde mailako lehen lan hitzarmena aldarrikatu dute.
ELA eta LAB sindikatuek ontzat jo zuten abenduan EAJ, PSE eta EH Bilduk lortutako aurrekontu akordioa, diru kopuru bat zehazten zelako Arabako egoitzen lehen hitzarmena lortzeko. Hala ere, eskaintzarik gabe jarraitzen dutela salatu dute, eta Aldundiari exijitu diote hartutako konpromisoa bete dezala.
Jessica Picatoste LABeko ordezkariak esan duenez, Gorka Urtaran diputatuarekin elkartu ziren eta egoera bideratzeko prest agertu zen. Alabaina, negoziazio mahaia blokeatuta dago ta patronalak ez du borondaterik lan balditzak hobetzeko.
Lantokietako mobilizazioez gain, manifestazioa egingo dute Gasteizen, 18:00etan, Babesgabetuen plazatik abiatuta eta Andre Maria Zuriaren plazara arte.


