En direct

NAIZ Irratia
Entrevue
Irati Bañuelos
ELA sindikatuko Industria Federazioko arduraduna

«Proposamen serioak behar dira industriak aurrera egin eta trantsiziotik denok ateratzeko»

Nano Automotive, Siemens-Gamesa, Sunsundegui, BSH, Tasubinsa, Tenerias Omega eta Volkswagen enpresa batzordeek manifestazioa deitu dute otsailaren 16rako Iruñean, herrialdeko sektore industrialaren alde. NAIZ Irratian izan da Irati Bañuelos, ELA sindikatuko Industria Federazioko arduraduna.

Audio_placeholder

«Proposamen serioak behar dira industriak aurrera egin eta trantsiziotik denok ateratzeko»

Loading player...
Nano Automotive, Siemens-Gamesa, Sunsundegui, BSH, Tasubinsa, Tenerías Omega eta Volkswagen Nafarroa enpresetako langileen batzordeen agerraldia.
Nano Automotive, Siemens-Gamesa, Sunsundegui, BSH, Tasubinsa, Tenerías Omega eta Volkswagen Nafarroa enpresetako langileen batzordeen agerraldia. (Jagoba Manterola | Foku)

Nano Automotive, Siemens-Gamesa, Sunsundegui, BSH, Tasubinsa, Tenerias Omega eta Volkswagen Nafarroako enpresa batzordeek nabarmendu dute «ziurgabetasun egoerak eta sektorearen desegiteak» batzen dituela. Irati Bañuelos ELA sindikatuko Industria Federazioako arduradunak dio gertatzen ari denaren arrazoiak atzera begiratuta topatu daitezkeela: «Askotan esan dugu atzerriko multinazionalekiko menpekotasun handiegia dagoela Nafarroan. Hemengo industria eredua prekarizazioan oinarrituta dago eta gainera, azken urteetan Nafarroak ez du industria politikarik».

Bañuelosek uste du diskurtso «katastrofista» bat ari dela sortzen eta horrek «enpresen logikari» erantzuten diola. «Diskurtso honekin lortzen dena da erantzuleak seinalatzea zailagoa izatea. Bestetik, guri gehien arduratzen gaituena: beldurra sortzea». Enpresa asko egoeraz baliatzen ari direla dio ELA sindikatuko kideak, «lan baldintzak okertzen, esaterako». Horregatik, «proposamen serioak» jarri behar direla mahai gainean «industriak aurrera egin eta trantsizio honetatik denok ateratzeko».

Zenbait proposamen

Lehenengoa eta oinarrizkoena, «Nafarroako Gobernutik industria politika bat egotearen beharra». Bañuelosen esanetan, ez bakarrik gaur egun industrian lan egiten dutenentzako, baita hurrengo belaunaldientzako ere. Egungo lan erreforma indargatzeko beharra ere ikusten du ELA sindikatuak, enpresen interesei erantzuten baitie eta «honek ateak irekitzen baitizkie enpresei jendea kaleratzeko». Aipatu duen beste gaietako bat izan da industriaren eraldaketa bultzatzeko funts bat sortzearena. Proposamen zehatzagoei dagokionez, «estatalizazioa negoziazio kolektiboan eragoztea» ere nabarmendu du Industria Federazioko arduradunak.

Nafarroako zazpi enpresa hauek argi esan dute beharrezkoa ikusten dutela «arazo komunari erantzun bateratua ematea». Uste dute, gainera, «erantzuna enpresaren esparrutik at ere eman beharra dagoel, arazoak Nafarroako gizarte osoari eragiten baitio». Ildo beretik aritu da Irati Bañuelos igandeko manifestazioaz eta azpimarratu du ELA sindikatua bertan izango dela aipatutako proposamen hauekin.

Jaurlaritza Logoa