En direct

«San ValentHil deitzen diogu maitasun erromantikoaren espresio horrek hiltzen gaituelako»

Bilbo feminista eraikitzea helburu, duela urte batzuk modu naturalean desegindako Bilboko Gazte Sare Feminista berhartu eta martxan jarri dira Bilboko Gazte Feministak. Horren inguruan gehiago jakiteko NAIZ Irratian izan da Arrate Amorin, Bilboko Gazte Sare Feministako kidea.

Audio_placeholder

«San ValentHil deitzen diogu maitasun erromantikoaren espresio horrek hiltzen gaituelako»

Loading player...
Arrate Amorin, Bilboko Gazte Sare Feministako kidea
Arrate Amorin, Bilboko Gazte Sare Feministako kidea (NAIZ Irratia)

Duela pare bat urte, arrazoi desberdinengatik, eta modu naturalean, desegin zen Bilboko Gazte Sare Feminista, eta itzulera ere halaxe eman da, modu naturalean. Otsailaren 5 honetan aurkeztu dute hainbat Gazte Feminista Talderen artikulatzeari esker, Bilboko Gazte Sare Feminista. «Beharrezkoa ikusten genuen gure arteko saretze edo artikulazioa» dio sareko kidea den Arrate Amorinek. 

Bilboko auzoetako Gazte Talde Feministen arteko saretze eta artikulazioa du helburu sareak, baita talde hauei laguntza eskaintzea ere. Baina ez da helburu bakarra, izan ere, Bilboko errealitateari «erantzun bateratu bat ematea» ere beharrezkoa ikusten dute.

Amorinek azaldu duenez, Bilbo hiri globalizatu bat da, sistema zisheteropatriarkal kapitalista erreproduzitzen duen hiri globalizatua. Eta hiri horretan, «neska gazteok zerbitzari bihurtu gara». Horren aurrean ikasturte honetako bigarren zatirako dinamika bat aurkeztu dute: “Gazte Feministok, Bilbo feminista eraiki!”. Dinamika honek azpi-atal bat izanen du, momentu desberdinetan, erantzun beharreko egoerara eta koiunturara moldatuko dutena: “Hiri eredua irauliz”. Horri lotuta, lehena Otsailaren 14ari lotuta dator.

“Maitasun erromantikoa irauli”

Azpitituluaren lehenengo moldaketa Otsailaren 14arekin batera dator. Sortzeko Kardiopatien Nazioarteko eguna, San Valentin edo San ValentHil. Egun honek izendapen bat baino gehiago ditu, baina hirugarrenean jarri dute arreta. Izan ere Amorinek ongi azaldu moduan, Bilbo hiri globalizatu bat da, sistema zisheteropatriarkal kapitalista erreproduzitzen duen hiria. Gazte Feministek argi dute San Valentin eguna da horren erakusleiho gorenetarikoa dela. 

«Gure arteko harremanak merkantilizatzen dituzte, maitasun erromantikoaren irudi bat erakusten digute sanoa ez dena, eta guztion helburuak hori lortzea izan behar dela saltzen digute. Guk argi dugu horren kontra egin behar dugula, eta San ValentHil deitzen diogu maitasun erromantikoaren espresio horrek hiltzen gaituelako».

Jaurlaritza Logoa