En direct

Ion Garate
NAIZ Irratia. KirolHaria saioko gidaria

Hidratazioa: Nola kalkulatu izerditze tasa? Zenbat edan behar dugu?

Zure izerdi-tasa ezagutzea funtsezkoa da hidratazio egokia mantentzeko ariketan zehar. Ainhoa Aierdi kirol nutrizionistak azaldu digu nola kalkulatu, zenbat ur behar dugun entrenamenduaren aurretik, bitartean eta ondoren, eta nola berreskuratu likidoak modu eraginkorrean.

Audio_placeholder

Hidratazioa: Nola kalkulatu izerditze tasa? Zenbat edan behar dugu?

Loading player...
Killian Jornet Zegama-Aizkorri mendi maratoian.
Killian Jornet Zegama-Aizkorri mendi maratoian. (Gotzon ARANBURU | FOKU)
Errendimendu fisikoaren maila ona mantentzeko, funtsezkoa da izerdi-tasa ulertzea, hau da, ariketa egiten dugun bitartean orduko zenbat likido galtzen dugun ulertzea. Tasa hori aldatu egiten da hainbat faktoreren arabera: entrenamenduaren intentsitatea, giro-tenperatura eta atleta bakoitzaren ezaugarri pertsonalak. Kalkulatzeko irizpide batzuk kontuan hartu beharra daude, eta Ainhoa Aierdi kirol nutrizionistak eman dizkigu azalpenak.

 

Jaurlaritza Logoa