En direct 22:00h - 23:00h

Uluka

Maddalen Kortajarena eta Ane Astiarazan

23:00h - 00:00h

Beste Lau

00:00h - 02:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria

«Bi hizkuntzetan ikasten duten haurrak gero eta gehiago dira»

Euskarazko irakaskuntzak nabarmen gora egin duela jasotzen du Euskararen Erakunde Publikoaren azken txostenak. Hamarkadetan mantendu den «beldurra» galtzen ari dela dio Xabat Itçaina erakundeko teknikariak. Arlo jakin batzuetan lan asko gelditzen da ordea.

Audio_placeholder

«Bi hizkuntzetan ikasten duten haurrak gero eta gehiago dira»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
2024ko Korrika, Senpereko Kattalin Elizalde lizeo berritik pasatzean.
2024ko Korrika, Senpereko Kattalin Elizalde lizeo berritik pasatzean. (Guillaume Faveau)

Euskararen egoera mehatxupekoa da beti ofizialtasunari bide oro ixten dion Frantziako Estatuan. Baina zerbait ari da aldatzen hezkuntza arloan, eta badirudi garai batean landatutako hazien uzta jasotzen ari direla orain. Euskararen Erakunde Publikoak azken 20 urteetako bilakaera jaso duen bilana publikatu du berriki eta hezkuntzara begiratuta, baikorki analizatu daitezkeen datuak utzi ditu lehen hezkuntzan, gora egin baitu euskarazko irakaskuntzak Lapurdin, Nafarroa Beherea eta Zuberoan.

Ugaritu dira ikastolak, baita euskararen presentzia gainontzeko ikastetxeetan ere, eta aurreikuspenak bide beretik doaz. Euskararen Erakunde Publikoan teknikari den Xabat Itçainak nabarmendu duenez, «bi hizkuntzetan ikasten duten haurrak gero eta gehiago dira», edo beste modu batera esanda, bi haurretik batek baino gehiagok euskarazko irakaskuntza aukeratzen du, «aurrerapauso interesgarri bat», teknikariarentzat.

Itçainari bereziki azpimarragarria iruditzen zaio, joera demografikoa beheranzkoa izan arren, goranzkoa mantentzen duela euskararen irakaskuntzak; «ttipitzen den haur kopuru horretan ere, ohartzen gara gero eta gehiagok egiten dutela elebitasunaren hautua», dio. Honek iradoki dezake frantziar erakundeetatik hamarkadetan sustatu den «beldurra galtzen» ari direla herritarrak.

Egoera ona izatetik oso urrun daude ordea. Biarritzen, Angelun edota Bokalen eskaintza handitzea beharrezko da, baita gaskoiak eta euskarak bat egiten duten Xarnegun ere. Horrekin batera, ikasgai pare bat eskaintzeaz harago, euskararen kopuruak eta kalitateak gora egin behar dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Horiek konpontzen hasita, gertuago izango da Euskararen Erakunde Publikoan nahi duten egoera Itçainaren arabera, «guretzat helburua da eskola guztietan hautua izan dezaten familiek euskarazko irakaskuntza hautatzeko ala ez».

Jaurlaritza Logoa