En direct

Peli Lekuona - Zaloa Badiola

«Orain aukera askoz gehiago dago herrian euskararen aldeko apustua egiteko»

Euskarazko hezkuntza publikoak aurrerapauso handia eman du Zangozaldean. Oibarko eskola publikoan D eredua jartzeko eskaera onartu du Nafarroako Gobernuak. NAIZ Irratian izan da Ander Lanas, Oibarko eskola publikoko gurasoetako bat.

Audio_placeholder

«Orain aukera askoz gehiago dago herrian euskararen aldeko apustua egiteko»

Loading player...
Herrian euskarazko haur eskola irekitzeko Nafarroako Gobernuak trabak jarri izana salatzeko agerraldia, Oibarren.
Herrian euskarazko haur eskola irekitzeko Nafarroako Gobernuak trabak jarri izana salatzeko agerraldia, Oibarren. (Idoia Zabaleta | Foku)

Herri txikia da Oibar, 750 biztanle inguru ditu. Eskola ere, horrenbestez, txikia, 27 matrikula izan ditu ikasturte honetan. Nafarroako Gobernuak D eredua jartzeko eskaera onartu izana pozez hartu dute Oibarko zenbaitek, eskola publikoko gurasoek batez ere. Ander Lanas da horietako bat «euskararen normalizazio prozesua martxan jartzeko lehen pausoa» dela eta «hizkuntza eskubideari bultzada handia» emango diola uste du.

Hala ere, Oibarko eskola publikoan D eredua eskaintzea ez da automatikoki gertatuko. Lanasek azaldu du «zonalde mistoko edozein zentro erreferentek» izan behar dituela gutxienez «8 matrikula eredua aplikatu ahal izateko». Landa eskola izanda, uste dute gurasoek, muga hori ez dutela aplikatzen, baina departamenduaz fio ez direla eta «indarra egin behar dela D ereduko lerroa aurten irekitzeko».

Prozesua

«Nahasia izan da Oibarren D eredua aplikatzeko prozesua», dio Ander Lasa gurasoak. 2024ko apirilean hasi omen ziren zenbait guraso auziaz hitz egiten eta abuztuan aurkeztu zituzten eskaerak hezkuntza departamentuan. Hala ere, borroka arinago hasi zela nabarmendu du: «Pasa den urtean udala haur eskola bat irekitzeko prozesua jarri zuen martxan. Zerbitzua zein hizkuntzatan emango zuen zehaztu behar izan zen eta hor hasi zen ezbaia». Azkenean haur eskola ez zen ireki, baina argudioak argudio, Lasak dio «oso argi» gelditu dela «oinarrian hizkuntza arazo bat dagoela».

Ondorioak

Herrian D eredurik ez izatearen ondorioetako bat izan da familiak herritik alde egitearena. «Familia askok haurrak izaterakoan erabakia hartu behar izan dute: herrian gelditu edo Iruñera joan, esaterako». Ander Lanas dio «agian orain jendeak jarraituko duela kanpora joaten», baina orain behintzat aukera askoz gehiago dagoela herrian «euskararen aldeko apustua» egiteko.

Jaurlaritza Logoa