

En direct 18:00h - 20:00h
Haria 3
20:00h - 22:00h
MusikHaria
22:00h - 23:00h
Global Musik

Sarriegiren doinuak, danborrak, urketariak, sukaldariak, kantinerak... guztiak bildu dira eta festa gau handia izan dute Donostian, San Sebastian Egunaren aitzakian. Festa urtarrilaren 19ko gauerdian hasten da Konstituzio plazan, hiriko banderaren igoerarekin eta guk giroa ezagutu nahi izan dugu. Aritz Alcubilla lankidea mikrofonoa eskuan duela hara joan da, festazaleak elkarrizketatzera.
Juantxo tabernako langileak, bertan afaltzen duten emakumeak, Gaztelubide elkarteko kideak, Lizarra eta Bilbotik etorritako parrandazaleak... Zer da San Sebastien Eguna beraientzat? Nola ospatzen dute? Alcubillak kontatu digu Bigarren Kafean.