En direct
Bakarlari izatetik. talde formatura salto egin du Jon Momak. Amaitu berri dugun urtean aurkeztu du osatu berri den Momak taldeak ‘Itzuliko naiz’ abesti berria. «Prozesu terapeutiko bat» izan dela onartu digu Jonek, azalberritze moduko bat. Terapia bitartez ibilbide berri bat egitea erabaki eta pausua eman zuen.
«Nahi nuen jakin nire abestiek zein forma hartzen zuten horrelako prozesu bat pasa ondoren», aitortu du. «Askotan pentsatzen nuen, sortzen dudan musika hau norbaitek nahiko luke nirekin jo?», eta erantzuna baiezkoa da. ‘Jam session’ batean ezagutu ziren elkar gaur egun Momak taldea osatzen duten lau kideak. Lauek bat egin eta proiektu pertsonala izaten jarraituz, talde proiektu ere bilakatu da.
Gitarra soinean lehengoko bakarkako formatuan aurkeztu digu taldearen lehen kantua.