En direct

Bigarren Kafea

LabankaDA! 2.0 | Soilik Negua | 1. Kapitulua

Bukatu dira opor egunak Unai eta Naia lagunentzako. Duela bi urte, Harkaitz Canoren hilketaren misterioa argitu zuten Durangoko Azokan, eta oraingoan lapurreta baten ikerketan murgilduko dira. 'LabankaDA!' podcastaren bigarren denboraldiko lehenengo atala dagoeneko entzungai dago. 

 

Audio_placeholder

LabankaDA! 2.0 | Soilik Negua | 1. Kapitulua

Loading player...
LabankaDA! podcastaren bigarren denboraldia
LabankaDA! podcastaren bigarren denboraldia (Korima Films)

Bi urte pasa dira Unai eta Naiak Harkaitz Canoren hilketaren misterioa argitu zutenetik. Naiak orain Elkar Argitaletxean egiten du lan, eta Unai langabezian dago, baina berriro elkartuko dira beste misterio baten ondorioz. 

Zumeta margolariaren estudioan, kasette zahar bat agertu da. Mikel Laboaren abestiak dirudite, baina orain arte argitaratugabeko kantak dira. Antza, Durangoko Azokan kaleratuko dute diskoa primizian baina, egun hori iritsi aurretik, lapurtu egingo dute lana. 

Nor da lapurra? Zergatik? Euskal kulturarekin zerikusia duen norbait izango da? Naia eta Unai burubelarri ariko dira ikerketan.

Lehenengo atalean, bidelagun izango dituzte Iñaki Salvador eta Kaki Arkarazo. 

 

 

 

Jaurlaritza Logoa