En direct
Atzerritik eratorritako Halloween indartzearekin batera alde batera geratu da garai batean hildako senideak omentzeko eta uzta bilketa ospatzeko egiten zen ospakizuna. Azken urteetan, ordea, zenbait herritan egin diren berreskurapen ahaleginen bitartez ospakizuna berrartu da. Horren adibide da Oiartzungo Abaraxka udal ludotekak duela hamarkada bat hasi zuen proiektua. Nekane Martiarena proiektuaren sortzaile-kideak xehetasun gehiago eman ditu NAIZ Irratiari eskainitako elkarrizketan.
Gau Beltzak, gaurkotasunera egokitu behar izan du egungo gizartearen errealitate konplexuan iraun dezan. Halloweenek sortzen duen kontsumismotik harago eginiko ospakizun bat da, «Etxeko trapu zaharren bitartez sortutako mozorroekin heriotzaren aurrean komunitatean eta alaitasunean ospatzean datza».
Gau Beltzaren berreskuratze lanean hamarkada bat ibili ondoren, pausu bat gehiago eman eta abesti zein ipuin bat argitaratu du Abaraxka udal ludotekak Oiartzungo herriarekin lankidetzan. Horrela, heriotzari merezi duen errespetuaz baina alaitasun kutsu batekin begiratzeko datorren gau ilunean.