En direct

Ion Garate
NAIZ Irratia. KirolHaria saioko gidaria
Entrevue
Iker Vicente
Aizkolaria

«Urteak daramatzat etxean lan onak egiten, eta plazan erakutsi nahi nuen noizbait behintzat»

Nagusitasun osoz eskuratu du hirugarren txapela Iker Vicentek Euskal Herriko Aizkolari Txapelketan. «Oso pozik» azaldu da garaipenarekin, baina baita egindako markarekin ere. «Urteak daramatzat etxean lan onak egiten, eta plazan erakutsi nahi nuen noizbait behintzat», azaldu du otsagabiarrak.

Audio_placeholder

«Urteak daramatzat etxean lan onak egiten, eta plazan erakutsi nahi nuen noizbait behintzat»

Loading player...
Iker Vicentek iaz Iruñean lortutako garaipena errepikatu du Gasteizen.
Iker Vicentek iaz Iruñean lortutako garaipena errepikatu du Gasteizen. (Iñigo URIZ | FOKU)

Hirugarren txapela eskuratu du Iker Vicentek Euskal Herriko Aizkolari Txapelketan. Lehen unetik aurre hartuta, «nahiko lasai» egin ahal izan zituen lanak, baina ez poliki, marka berria ezarri baitu otsagabiarrak: 35 minutu eta 39 segundoan. Txapela eskuratzeko «esperantza eta konfiantza» bazuela azaldu du nafarrak, «denboraldi nahiko txukuna» egitetik baitator.

Marka berria ezarri du, eta ez edonola, iazko denbora ia sei minutuan jaitsi du Otsagabikoak, «egurren kalitate ona dela eta», Vicenteren hitzetan. «Urteak daramatzat etxean denbora oso onak egiten, eta plazan erakutsi nahi nuen noizbait behintzat», gaineratu du txapeldunak. Aurrera begira, marka hobetzea ere «oso posible» ikusten du, egurrek laguntzen badute noski.

 

Jaurlaritza Logoa