En direct

Hegoi Belategi
NAIZ Irratia

«Guretzat segurtasun falta eta janari banaketa nahastea ez da egokia eta gezurra da»

«Bidegabea» izateaz gain «gizatasunik gabekoa» ere iruditzen zaio Donostiako EH Bilduko Juan Karlos Izagirreri, udalak KAS kolektiboko afarien banaketa debekatu izana Egia auzoan, «are gehiago alternatibarik ez denean eskaintzen». Naiz Irratian eman du euren irakurketaren berri Izagirrek.

Audio_placeholder

«Guretzat segurtasun falta eta janari banaketa nahastea ez da egokia eta gezurra da»

Loading player...
Udalbatzako osoko bilkura hasi aurretik hitz egin du Izagirrek.
Udalbatzako osoko bilkura hasi aurretik hitz egin du Izagirrek. (EH Bildu)

Egia auzoan, Kaleko Afari Solidarioen banaketa debekatzeko erabakia, Martin Ibabe segurtasun hiritarreko zinegotziak justifikatu du biharamunean hedabideen aurrean, berriz ere «segurtasuna» bermatzeko beharra aipatuz. EH Bilduk Donostiako Udalean duen bozeramaile Juan Karlos Izagirreren esanetan, «guretzat segurtasun falta eta janari banaketa nahastea ez da egokia eta gezurra da». 

Debekua gora-behera, larria iruditzen zaio «alternatibarik» ez ematea eta baita janaria behar eta banatzen dutenen aurkako kriminalizazioa ere. Delitugileak harrapatu bai, baina gutxiengo txiki bat direla nabarmenduz, kasu honetan, Donsotiako Udal Gobernuaren erabakiak eskuin muturraren diskurtsoari bide eman diola kritikatu du.

Jaurlaritza Logoa