En direct

Peli Lekuona

Jesus Carrera komunistaren bizitza bildu dute 'Hondarribiko Gorria' dokumentalean

Jesus Carrera hondarribitar komunista torturatu eta fusilatu zuten. 2018an gorpuzkiak Alacalako hilerretik sorterrira eraman zituzten. Itzulera hori eta Carreraren ibilbidea kontatzen dira 'Gorria' dokumentalean.

Audio_placeholder

Jesus Carrera komunistaren bizitza bildu dute 'Hondarribiko Gorria' dokumentalean

Loading player...
Hondarribiko Gorria dokumentalaren azala
Hondarribiko Gorria dokumentalaren azala (Hondarribiko Gorria)

Jesus Carrera Olascoaga hondarribitarrak komunismoarekin lotura zuzena du. Espainiako Alderdi Komunista ezkutuan berrantolatzeko enkargua jaso zuen lehen frankismoan. Baina harrapatu zuen, eta  Dirección General de Seguridad delakoan bortizki torturatu zuten, ondoren,  fusilatu.

2018ko ekainaren 15ean, gorpuzkiak Alcala de Henares udal hilerritik atera eta Hondarribira (Gipuzkoa) eraman zituzten. Han, omenaldi herrikoia egin zioten, familiaren panteoian lurperatu aurretik. Gorpuak lurpetik ateratzeko prozesua eta omenaldi herrikoia dokumental batean bildu dira, Jesus Carrera Olascoagaren historia kontatzeko. 'Gorria' dokumentalak, gainera, ikertzaileen, senideen, Memoria Historikoan adituen eta abarren testigantzak bilduko ditu.

'Gorria' dokumentala estreinatu berritan Aitor Baztarrika dokumentaleko zuzendaria gonbidatu dugu 'Hemen Gertatu Zen' podcastera.

 

 

Jaurlaritza Logoa