En direct
Udazkenean EP berria kaleratuko du Bermeoko Addar taldeak. Hard Rockaren euskal eszenako erreferentzia garbienetakoa da ezbairik gabe Gorka Padrones abeslari eta gitarra-jotzailearen taldea. Bi hilabetean behin abesti berri bat aurkeztu digute Addar taldekoek, otsailean ‘Otsaila’ etorri zen, apirilean ‘Lehertu da’ Governors taldeko Juan Sangre ‘JSang’ lagun zutela eta ekainean, berriz, ‘Ezin ulertu’.
Oporraldi osteko lehen egunak baliatu dituzte kantu berria kaleratzeko eta Keu Agirretxea izan dute kolaboratzen ‘Lurra ukitu’ abestian. Orain EP-a kaleratzea baino ez zaie geratzen bermeotarrei, eta hori udazken honetan izango da.
Culture
Mari Arroka eta zamarroak Olaztira iritsiko dira asteburuan
Sports
«Orain arteko urterik onena izan daiteke prestaketari dagokionez»
Sports
Zertan datza azterketa mediku batek?
Sports
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Sports