En direct

Naizen elkarteak Aingeru Mayorren 'Tránsitos' liburuaren irakurketa publikoa iragarri du urriaren 3rako. Haur eta gazteen benetako istorioak ezagutaraztea du helburu ekimenak baina, gainera, hainbat berezitasun ditu irakurketa horrek.
Bata, zenbait herri eta hiritan izango dela horietan parte hartzeko aukera, eta bigarrena, euskal kulturako izen esanguratsu ugarik jarriko dietela ahotsa istorio horiei.
Ekimena hobeto ezagutzeko, NAIZ Irratira gonbidatu dugu, Naizen elkartetik, Bea Sever.



