En direct
Ondoren ikasketak Antzerti eskolan egin zituen eta sekulako eskola izan zen «egunero 5 ordu, hartzen duzu eskola bat: akrobaziak, dantza, egunero ekin eta ekin». Formakuntza oso garrantzitsua dela argi du eta ahal duen ikastaro guztietan parte hartzen du, «garrantzitsuena geldi ez geratzea da, beti ikasten da zerbait eta sekula ez dakizu ondo etorriko zaizun »
20 urtetik gora eman ditu Mikel Laskurainek kaleko antzerkia egiten. «Kalean antzezteko indartsua izan behar zara, % 200 eman behar duzu; aretoan denak daude zuri begira, indar handiko energia behar da, gero aretoan eskertzen da».
Ibilbide luze honetan mota askotariko pertsonaiak egin ditu, « Norberaren pertsonaiak oso antzekoak izaten dira, barrutik begiratuta behintzat, zure izaerarekin defendatzen dituzu» eta horretarako bere instintuari jarraitzen dio.
Donostiako Aste Nagusian Oskarra Oskarrentzat lana estreinatu zuen, eta oraintxe Hernaniko podcast bat egiten ari da. Horrez gain, datorren irailaren 17tik 29ra Familia Sarekada antzezlanaren gaztelaniako bertsioarekin egongo da Madrilen: «xume xume hasi zen’ antzezlanaren ibilbidea baina emanaldi ugari egin ditugu jada; orain Madrilera goaz konpainia oso ausarta delako, eta guk borondatea jarri dugulako»