En direct

NAIZ Irratia

Gehegizko auto jarioari soluzio bila, Lekeition

Ia pertsonak baino auto gehiago pilatzen dira maiz uda sasoian kostako hainbat euskal herritan. Lekeitiorena da kasu bat. Udalak soluzio berri bat jarri du martxan aurten eta aldeko eta kontrako iritziak eragin ditu. 

Audio_placeholder

Gehegizko auto jarioari soluzio bila, Lekeition

Loading player...
Lekeitioko portu ingurua
Lekeitioko portu ingurua (Aritz Loiola | FOKU)

Asko dira udaldia Lekeition igarotzen duten kanpotarrak, askok etxea bertan ere badute. Aparkaleku arazo larria bizi izan du Bizkaiko udalerri honek azken urteetan eta aurten soluzio bila abiatu da Udala. 

Bertan erroldatutakoak lehenetsi ditu eta gainerakoei soluzio ezberdinak eman dizkie, herriaren egunerokoa lasaitu asmoz. Kontrako iritziak ere eragin ditu neurriak, bereziki bertan erroldatuta egon ez arren udarako etxea bertan dutenen artean. Herritarren iritziak eta Udalarena jaso ditugu. 

Jaurlaritza Logoa