En direct
Desabantaila-egoeran dauden familietako ehun neska-mutilek euren talentua garatzeko arte-ikasketa egin ahal izatearen helburuarekin sortu da ‘Mezenak Barreras Invisibles’ programa. Horretarako, mezenasgo zibileko eredu baten aldeko apustua egiten da, eta horrek esan nahi du mezenas gisa jardungo duten eta proiektuarekin konpromisoa hartuko duten familiak behar direla. 100 konkretuki.
Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean Fair Saturday Fundazioak abiarazi du programa. Bertan parte hartu nahi dutenek, nahiz gazte naiz mezenas lanetan aritzeko borondatea dutenek fundazioaren webgunean izenematea besterik ez dute egin behar Cristina Alvarez komunikazio arduradunak azaldu digunez.
Bere hitzetan, kultura beharrezkoa baino ezinbestekoa da, eta horretan baztertuen daudenei kultur sormena eta talentua garatzeko aukerak zabaltzea garrantzitsua da.