En direct

Zierbenaren bigarren garaipena, Eusko Label Ligako bigarren txanda, eta Zumaia ETE Ligan

Urdax Antepara Zierbenako arraunlariari elkarrizketa, eta Eusko Label Ligako bigarren txandan dagoen aulki-jokoa aztertu asmoz, Errasti Ondarroako entrenatzailearekin, Larrañaga Getariakoarekin, eta 'Sagua' Lekittarrako patroiarekin solasaldia. Leire Ibar Zumaiako arraunlariarekin ere mintzatu gara.

Audio_placeholder

Zierbenaren bigarren garaipena, Eusko Label Ligako bigarren txanda, eta Zumaia ETE Ligan

Loading player...
Zierbenako arraunlariak, Bilboko erlojupekoa irabazita, garaipena ospatzen.
Zierbenako arraunlariak, Bilboko erlojupekoa irabazita, garaipena ospatzen. (Oskar Matxin EDESA | FOKU)

Pixkanaka-pixkanaka badoa aurrera arrauneko denboraldia. Urrezko mailako ontziek asteburu honetan osatuko dute sasoiko lehen erdia. Zilarrezko mailako traineruek, berriz, dagoeneko jokatu dituzte ligako estropada erdiak. Hori aztertu asmoz, hainbat protagonistaren ahotsak bildu ditugu gaurko saioan.

Eusko Label Ligari begira, batetik, Urdax Antepara Zierbenako arraunlariarekin hitz egin dugu. Joan den larunbatean, ligako bigarren bandera astindu zuten "Galipoek". Orain arte Dani Perezen taldea bakarrik izan da gai Urdaibairen nagusitasuna hausteko. Bestetik, berriz, bigarren txandan dagoen aulki-jokoa aztertu asmoz, Iñaki Errasti Ondarroako entrenatzailearekin, Ion Larrañaga Getariakoarekin, eta Iñaki Goikoetxea 'Sagua' Lekittarrako patroiarekin aritu gara.

Amaitzeko, Leire Ibar Zumaiako arraunlariarekin ere hitz egin dugu. ETE ligaren lehen erdia osatuta, "Telmo Deun" ontziak lidertza galdu zuen joan den larunbatean, Kantabriako estropadan. Astillero jarri da buruan, puntu bateko aldea duela Zumaiarekiko.

Jaurlaritza Logoa