En direct

Naiz Irratia

«Gure unibertsitateak behar duena da euskararen praktika, euskara presente egotea»

EHUko errektore berri izateko publikoki bere burua hautagai gisa aurkeztu duen lehena Joxe Ramon Bengoetxea izan da, Zuzenbidearen Filosofian Katedraduna. EHU gaur egun denaren argazkia egin eta etorkizunean dituen erronkak aipatu ditu Naiz Irratian.

Audio_placeholder

«Gure unibertsitateak behar duena da euskararen praktika, euskara presente egotea»

Loading player...
Joxe Ramon Bengoetxea errektoregaiak Naiz Irratirainoko bidea egin du.
Joxe Ramon Bengoetxea errektoregaiak Naiz Irratirainoko bidea egin du. (NAIZ Irratia)

EHUk 2025etik aurrera izango duen errektore berriaren posturako prest ikusten du bere burua Joxe Ramon Bengoetxeak; lehena izan da hautagaitza aurkezten eta unibertsitateari buruz duen ikuskera besteekin partekatzen dabil, tartean hedabide honekin. Eta Euskal Herriko unibertsitaterik handienean, euskarari zor zaion tokia bermatzearen alde egiten du Bengoetxeak, ez gehiago, ezta gutxiago ere, «Gure unibertsitateak behar duena da euskararen praktika, euskara presente egotea». Zuzenbidearen Filosofian Katedraduna denak konpromisoa hartu du ziurtatzeko «inor ez dela kaltetua suertatzen», euskaraz ikasi, ikertu ala lan egiteagatik.

Dena den, baikor da Bengoetxea arlo horretan, «norabide nahiko onetik goazela» azalduz eta gogora ekarriz, EHUk euskararen presentzia ahalbidetzeko izan duen garrantzia esparru akademiko eta profesionalean.

Nolako unibertsitatea nahiko lukeen galdetuta, «bi kontu bereizi behar direla» erantzun errektore izateko hautagaiak. Alde batetik, epe motzera begira, «merkatuak eskatzen dituen behar batzuei egokitzen jakitea», beharrezkoa dela dio Bengoetxeak, baina batez ere epe luzera begira «zer nolako formakuntza eskaini behar duen gure unibertsitate publikoak» ongi hausnartu behar dela uste du, «oinarrizko» hezkuntza esparruak indartuz, baina baita ikasketa aukera sorta zabala eskainiz ere, ez dagoena merkatuaren beharretara mugatua.

Jaurlaritza Logoa