En direct

Bigarren Kafea

«Gure aurrekoek euskaraz egiten zuten hasi eta buka; bide horri ekin behar zaio»

Ikasgela batean somatu zuen Iñigo Otaegi Etxezarretak ikasleek ahozko adierazkortasunean gabeziak zituztela. Esperientzia horren haritik tiraka osatu du Jon Basauri Alberdirekin batera duela gutxi Ibarra eta Irurako ikastoletan aplikatu den unitate didaktikoa.

Audio_placeholder

«Gure aurrekoek euskaraz egiten zuten hasi eta buka; bide horri ekin behar zaio»

Loading player...

«Eguneroko funtzio premiazkoenak asetzeko behar dugu hizkuntza: txisteak kontatzako, gol bat ospatzeko… Eta hor gaztetxoek gabeziak zituztela somatu nuen». Hasiera batean hori ez zuen bere master amaierako lanaren oinarri izan behar, baina Jon Sarasuak esan zion gaiak izan zezakeela mamia. «Sekuentzia didaktiko honen funtsa imitazio jolasak egitea da; beste tesi bat baitzen irakasleak ez garela kapaz adierazkortasuna ondo erakusteko».

Ikasleez haratago, modu zabalagoan aplikatu daitekeela dio Otaegik. «Irakasle, guraso elkarte edo gaztetxeetan egiteko modukoa da». Irakasleen artean ahoz komunikatzeko gaitasunetan gabeziak ere somatu dira eta zentzu horretan, baztertzen diren eredu bazuk ere baliagarriak izan daitezkeela dio. «Irakasleek ikasleei hitanoz egitea interesgarria da».

Bizi dugun garaian gaztelania gure parte dela adierazi du Otaegik. «Gure aurrekoek euskaraz egiten zuten hasi eta buka, eta uste dut bide horri ekin behar zaiola. Eskola izan liteke adierazkortasuna euskaraz lantzeko, baina hortik ateratzen direnean, balizko aldagai guztiak kontrakoak dira eta erreferente guztiak espainolez aritzen dira».

Entzun Iñigo Otaegi Etxezarretarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia. 

 

Jaurlaritza Logoa