En direct

Peli Lekuona
Entrevue
Iñigo Martinez
Izquierda Unidako EAEko koordinatzailea

«EAJ eta PSEk aurkeztutako dokumentuak ChapGPTk egina zela zirudien»

Izquierda Unida alderdiak ez du lortu eserlekurik Europar Parlamentuan, Gasteizko Legebiltzarrean berriz, hautetsi bat izango dute, Ion Hernandez. EAJ-PSE-ren gobernu-akordioa ikusita, legegintzaldi 'kontinuista' espero du Martinezek.

Audio_placeholder

«EAJ eta PSEk aurkeztutako dokumentuak ChapGPTk egina zela zirudien»

Loading player...
Iñigo Martinez Gasteizko Parlamentuan
Iñigo Martinez Gasteizko Parlamentuan (FOKU)

Iñigo Martinez bera, Ezker Anitza-IUko antolakuntza arduretan dabil, baina berrikuntza gisara, Antonio Maillo izendatu dute, orain gutxi, koordinazio orokorrerako arduradun. Une hauetan, lantzen ari direnaren inguruan «momentu hauetan estatuko zuzendaritza osatzen» ari direla gaineratu du.

Aldaketen garaiak dira Izquierda Unidarentzat. Esan bezala, koordinazioan Antonio Maillo hautatu dute eta Europar Batasuneko hauteskundeen osteko ondorioek aldaketak ekarri dituzte, Yolanda Díazen dimisioa besteak beste. Eskuinaren gorakdaren ostean «ezkerreko alderdiek hausnarketa sakonak egin behar dituela» azpimarratu du. Sumarrekin duen koalizioa ere izan dugu aipagai. Orain arteko kudeaketa nolakoa izan den garrantzitsua da azaltzea eta zein posizio hartu behar du IU-k koalizioan? Horri dagokionez, «gure espazio politikoa errotik sendotu behar dugu» gaineratu du Martinezek.

Gasteizko Legebiltzarrean ere izango dute protagonismoa, hautetsi bat izango baitute bertan. Ion Hernandez izango da ordezkaria eta pisu politiko jakin bat izango du eta ezker konfederalaren antolaketan pizgarri izan daitekeela aitortu du. Pasa den astean aurkeztu zuten EAJk eta PSEk datorren legegintzaldirako helburuen plan bat, dokumentu batean. Legegintzaldi kontinuista bat espero duela azpimarratzeaz gain argi du zein aldetara joko duen lehendakari berriak, eskuinera.

EAJ eta PSEri begira jarraituz, kanpainan beti hitz ematen eta konpromezuz eskainitako mezuei dagokienez, hezkuntza, osasun publika eta etxebizitzaren auziak izan ziren entzunenak. Izquierda Unidaseko kidearen ustez, «EAJk eta PSEk dituzten ideiekin aurrerapauso gutxi emango dira».

Jaurlaritza Logoa