En direct

NAIZ Irratia

«Espero dugu 200.000-300.000 urtekoa izatea, baina ezin dugu bermatu oraindik»

‘Andere’ bizkaiko lehen emakume neandertala edo neandertal aurrekoaren arrastoak topatu dituzte. EHU-k 150.000 urte edo gehiagoko hezur arrastoak aurkitu ditu eta hauen jatorria Karrantzako El Polvorin kobazuloan dago. Oraindik ere ikerketan dihardute arrastoen data zehazteko.

Audio_placeholder

«Espero dugu 200.000-300.000 urtekoa izatea, baina ezin dugu bermatu oraindik»

Loading player...
Arrastoen aurkezpen ekitaldia.
Arrastoen aurkezpen ekitaldia. (Bizkaiko Foru Aldundia)

Bitxikeria bat ere izan da topaketa hau. 30 urtez Bilboko arkeologia museoan egon baitira aztarna hauek. «Ez da horrelakoren bat gertatzen den lehen aldia» aipatu du Asier Gomez-Olivencia EHU-ko Geologia departamentuko kideak. Hezurren datazioari dagokionez, 150.000 urte baina gehiagokoak direla aurreikusi dute. Data hobeto zehazteko «indusketa gehiago eta testuinguru geologiko hobeak» behar dituztela adierazi du.

Harrigarria da, horrelako hezurdurek hainbeste urte igaro ostean izaten duten egoera ikustea. Horretarako, hezurrak inguratzen dituen ekosistema edo lursaila ezinbestekoa da. Aztarna hauen gotorlekua kobazuloa izan da, «kanpoaldearekin konparatuz, oso leku dinamikoa» dela esan du.

Aztarna horiek kobazuloetara nola heldu diren aztertzea izango da ikertzaileen hurrengo lanetako bat. Bestalde, gerora leku berdinean aztarna gehiago aurkitzea ez dute baztertzen. Lekua miatu ondoren, badirudi horretarako aukera egon daitekeela.

Jaurlaritza Logoa