En direct

NAIZ irratia

Turistifikazioa, hirigintza eta Baxoa azterketa mahai gainean

Ekhiñe Atorrasagasti eta Iker Bizkarguenaga kazetariek hirigintza eta euskal hiriburuen turistifikazio prozesuak izan dituzte hizpide. Horrez gain, Baxoa azterketa gainditzeko lanean diren Maddi Egiguren eta Lilwenn Larralde ikasleek azterketak euskaraz egiteko ezintasunen berri eman digute.

Audio_placeholder

Turistifikazioa, hirigintza eta Baxoa azterketa mahai gainean

Loading player...
Azterketak Euskaraz manifestazioa Baionan, pasa den maiatzean
Azterketak Euskaraz manifestazioa Baionan, pasa den maiatzean (Patxi BELTZAIZ)

Gentrifikazioa, espekulazioa, etxebizitza politikak eta komunitategintza, estu-estu loturik dauden elementuak dira. Horiek gidatzeko politiken inguruan mintzatu dira Ekhiñe Atorrasagasti eta Iker Bizkarguenaga.

Baxoa azterketa-prozesuari ekitear dira Ipar Euskal Herriko ikasleak. Azterketaz euskaraz egiteko eskubideaz, egindako borrokaz eta azterketa prozesu horiek duten garrantziaren berri eman digute, bestalde, Maddi Egiguren eta Lilwenn Larralde ikasleek.

Jaurlaritza Logoa